XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) material erradioaktiboa zeramaten ibilgailu militarretan: hegazkin, satelite, urpekuntzi, gerrauntzi, etab.etan.

Istripu hauetan hondoratutako arma nuklearren kopuru zehatza jakiterik ez dago, militarrek jakiterik nahi ez dutelako.

Istripua gertatu ondoren ibilgailuak hondoratutako tokian gelditzen dira, urpetik ateratzea ia ezinezkoa delako.

Beraz, milioika becquerel (erradioaktibitate-unitatea da) daude barreiatuta itsasoetan, hots, Txernobilgo istripuak atmosferara igorri zuen erradioaktibitate-dosia baino askoz handiagoa.

Istripuz itsasoan hondoratutako material erradioaktibo horri, 1946az geroztik eta 1982rarte zenbait estatuk itsasoratu duen zabor erradioaktiboa gehitu behar zaio.

Hondakin nuklear hauek aktibitate txikikoak edo maila ertainekoak direla esaten dute.

Alta, hori egia den ez dago hain garbi.

Azkenik, 1982an debekatu egin zen horrelako hondakinak itsasoratzea.

Bitartean dozenaka mila upela urperatu dira.

Upela horiek asfalto edo porlanez inguratuta daude, baina itsasoko urak 10-15 urtean desegin egiten ditu gainestaldura horiek.

36 urtez 100.000 tona hondakin erradioaktibo itsasoratu dute Erresuma Batua, Suitza, Estatu Batuak, Belgika, Frantzia, Herbehereak, Korea, Japonia, Suedia, Zeelanda Berria, Alemania eta Italiak.

Hauetan, Erresuma Batua (hondakin guztien % 76,5), Suitza (% 9,6), Estatu Batuak (% 7,7) eta Belgika (% 4,6) izan dira itsaso-zikintzaile nagusiak.

Ipar Atlantiarra da hondakindegi nagusia eta hilerri erradioaktiboetako batzuk ez daude Euskal Herriko kostaldetik oso urruti.

Haien inguruan zesio- eta plutonio-kopuru handiak neurtu izan dira.

Aurreko orrialdean zabor nuklearrak zaintzeko orain arte asmatutako sistema bartzuk azaltzen dira.

Ikus daitekeen bezala zientzilariek ez dakite oso ondo nola zuzendu arazoa hain arriskutsuak diren zabor horiek kontrolatzeko.